Otsailak 17an. Manifestazioa langabezia eta eragiten duen sistemaren aurka Iruñean
*11:00-etan Kontzentrazioa CEN-aren aurrean*
*12:00-etan kontzentrazio zaratatsua diputazioaren aurrean*
*19:00-etan manifestazioa Iruñeako udaletxe aurrean hasita*
*
*
Zifra ofizialen arabera, gaur egungo Hego Euskal Herriko langabezia tasa
%15 baino gehiagokoa da. Hauetatik 50.000 baino gehiago Nafarroakoak
dira, herrialderik zigortuenetariko bat delarik. Gainera, gazteriaren
langabezi tasa %23 baino gehiagokoa da Hego Euskal Herrian.
Datu hauen arabera, argi dago egoera kezkagarria dela. Alderdi
politikoek, oligarkia finantzieroek, banketxeek, komuikabideek,
etab.-rrek salduriko diskurtsoaren arabera egoera honen arrazoia
sistemaren gestio okerrean datzala sinestarazi nahi digute, baina,
GEZURRETAN ari zaizkigu. Arazoaren eragile bakarra egungo eredu
ekonomiko eta soziala da: Kapitalismoa.
Sistema kapitalista, berregituraketa ekonomiko baten fasean aurkitzen da
gaur egun, batez ere herritarrak kaltetzen dituen krisi bat eragin
duelarik. Estatuak kontrolpean dituzten oligarkia finantzieroek
langabeziarekin amaitzeko aitzakia ahotan duten bitartean, langileriaren
eskubide apurrak larriki erasotzen ari dira. Baina, neurri hauen
bitartez egungo egoera indartzeko helburua besterik ez dute, horrela
beste behin ere, gehiago eta hobe esplotatu ahal izateko eta burgesiak
etekin izugarria pilatu ditzan.
Neurri neoliberal hauek dakarten gauza bakarra, langabezia, prekarietate
eta pobrezia mailak igoaraztea besterik ez da, eta hau PPk inposaturiko
azken lan erreforman islatzen da, kaleratzeak libre bihurtu direlarik.
Nola sal diezaigukete langabezia murriztu nahi dutelaren diskurtsoa,
kaleratzeak libreak izanik?
Gu, gazteak, jendarteko sektorerik zigortuenetariko bat gara. Nafarroako
gazteon langabezi tasa ia %23koa delarik, eta gorantz doa. Lanean egonda
ere, jasaten dugun prekarietate maila erabateko iraina da. Ezinezkoa
zaigu etorkizun bat irudikatzea, ez bait daukagu. Hipotekatu eta
miseriara kondenatu gaituzte.
Guztiagatik, datorren otsailaren 17an burutuko den mobilizazioetan parte
hartzeko deialdia egiten dugu, langabezia eta egungo egoera saltzeko,
eta ondasunak eta lana banatzearen aldeko baikara. Baina haratago joan
nahi dugu, gazte guztiei etorkizun baten alde eta bizi baldintza duin
batzuen alde borrokatzeko deialdia egiten diegularik. Beraz, denok gure
miserearen arduradunen aurka eta sistema hau errotik aldatzearearen
aldeko gelditu gabeko borrokara!
/Otsailaren 17an, gazteok kalera!!/
*Langabezia eta eragiten duen sistemaren aurka!!
Kapitalismoari kaña!!
Borrokarik gabe, etorkizunik ez!!*
-
["berandu samar baina fijo"]